XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gutxitan aurkitu ahal izan dut joandako garaietako testuetan Ruskinen lerro artean Ameztoyren unibertso horretako ikusten dudan iragarpenaren indarra.

Eta ez da, berriro diot, margolari honi aurretiko asabak bilatu behar zaizkiolako.

Nahiz eta badagoen bere koadroetan Turner-en argi bat, intermitentea, eta eromenaldiak, Dadd-enak bezala, eta bestelako teknika batetik ere, Ruskinek Millais eta Holman Hunt-en gaztaroko obretan hain gartsuki defenditzen zuen ikusgarritasun gardena;

Nik ikusten dudan transferentzia kausa eta efektozko arrazoirik gabe dator eskola baten, naturalismo ingeles ertaro zatea, eta ezkola ez den baten, Ameztoyren garaiz aparteko margolaritzaren artean.

Natura zehatz eta ederretan makina ezkongabe neurri guztiez goitikoak, arrazoi desarrazoituzko trasteak, irudi antropomorfikoak mugikortasun semantikoak jarririk txertatzeak, Donostiako margolariaren eskuaren sinadura darama zalantzarik gabe, eta groteskotasunak berak egiten duen formulazioa horixe da, Ruskinek aipatzen dituen wild (kontrolik gabea), fearful (izumenezkoa) eta ludicrous (zentzugabea) elementuen konbinaketa horretan.

Baina gaztelaniazko grotesco-ren etimologia, barregarri zentzuan, italianozko grottesco-ren grotto-ri atxiki beharko litzaioke, lehendabiziko erromantikoen irudimen pseudo-basatian hainbestetan ageri diren fantasiazko leizeetan harkaitzaren laztasuna irudikatzen duten arkitekturazko apaingarriak hain zuzen.

Bigarren zentzu honetan hartzen badugu, berehalatik ageri dira koadroetan trompe-l'oeil efektuak Ameztoyrenean elkarren kontrako elementuak elementuak ondoz-ondokatuz ageri direla (1) André Bretonek, automatismo psikikoaren bideetan, elkarren kontrako diren errealitateak bateratzeko ahaleginen burruka gogora ekarriz errepikazio horrek pentsaraz lezake aurpegi surrealistak dituela Ameztoyk. Nik neuk ez dut horrelakorik uste. Bere yustaposizioen arimak surrealismoaz avant la lettre du bizia, eta ez Ameztoy bretondarren dogmatik urruti dagoelako bakarrik, bistan denez. Bretonen bere Lehen Manifestuan deskribatzen duen bezala, hondar erromantikoen eta maniki modernoen elkargunean zoramenezko edertasuna bilatzeak zerikusik ez du margolari honen elkarren kontrako zeinuen arteko ordena aproposko eta sistematikoarekin..